L. Zabalza: “Historikoa da Nafar Gobernuak aitortzea gure anaiak ez zuela ihes egin baizik eta Intxaurrondon hil zutela”

Nafarroako Gobernuak egin duen indar polizial eta eskuin muturraren biktimen aitortza ofiziala poz handiarekin hartu du Mikel Zabalzaren familiak. “Nafar Gobernuak aitortzea ez zuela ihes egin, Intxaurrondon hil zutela oso pozgarria da” azaldu du Euskalerria Irratian Lourdes Zabalzak, “Baina hau ez da dena, Madrilek ere aitortu behar digu”.

2024-ko apirilak 19

“Gaurko aitortza eman ditugun urrats guztiak, egin dugun lan guztiaren emaitza da” adierazi du Zabalzak albistea ezagututa, “Gure anaia zenaren izena eta ohorea garbitzeko pausua da”. Hemendik aurrera Madrildik iritsi beharko lirateke pausuak. “Sekretu ofizialak altxatu beharko lirateke, baina barne ministroak argi utzi zuen hori gertatuz gero segurtasun nazionala arriskuan jar daitekela. Horrek asko esaten du”.

Gehiago