Maria Txibite lehendakariari Estatuaren biktimak aitortzeko ekitaldian egotea eskatu diote
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak Estatuaren indarkeriaren biktimak aitortzea eta erreparatzea helburu duen 16/2019 Foru Legeari buruzko hausnarketa egin dute prentsarekin egindako gosari batean. Oso positiboa jo dute orain arte egindako ibilbidea eta eskertu nahi izan dute Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko ia guztiek tortura eta indarkeri poliziala onartu eta salatu izana. Datorren otsailaren 13an, Torturaren Aurkako Egunarekin koizidituz, eginen den biktimak aitortzeko ekitaldi instituzionalean Maria Txibite lehendakariari parte hartzea eskatu diote.
2025-ko urtarrilak 30