Andaluziako olioa Ahotsa.info-ri bultzada bat emateko

Eskaintza hau ezin duzu galdu! Marinaledako “12” kooperatibako oliba-olio birgina estra Ahotsa.info-ri ekarpena ekonomikoa egiteko.

Mugimendu sozialetan sustraitutako hedabide aske eta independente bat mantentzeko, benetako alternatiba ekonomikoak bilatu eta gure balioak partekatzen dituztenekin sareak eraiki behar dira.

Horregatik, udazken honetan, despentsa betetzeko unea denean, 12COOPeko langileekin batera, elkarrekiko laguntza-kanpaina bat abiarazi dugu, lelo honekin: “Ahotsa-ren aldeko olioa”.

Zertan datza lankidetza hau? 12COOPek Marinaledako (Andaluzia) kooperatibaren oliba-olio birjina estra banatzen du. Kalitate goreneko produktua da, espekulazioan aritzen diren bitartekaririk gabea, eta lurraren aldeko borrokatik sortua.

• 12€-ko laguntza zuzena:12coop.com webgunean oliba-olio kaxa bat erosten duzun bakoitzean —AHOTSA kodea erabiliz edo esteka honen bidez zuzenean sartuz—, 12€ko diru ekarpena egingo duzu Ahotsa.info finantzatzeko.

• Kalitatea eta elkartasuna: Zure despentsa justizia sozialean oinarritutako oliba-olio birjina estraz beteko duzu; aldi berean, gure proiektu komunikatiboa babesteko ekarpen ekonomiko zuzena egingo duzu.

Eskerrik asko ekonomia eraldatzaile baten eta hedabide independenteen alde egiteagatik!

20 LITRO 132€ + Garraio gastuak (12,50€)
Erosketa hau eginez, Ahotsa.inforen bideragarritasunari 12€ko ekarpena eginen diozu.

“12” kooperatiba, Marinaledako nekazari borrokalariak

12 urtez Marinaledako SOCeko jornalariak, egunez egun, Humoso lursailera joan ziren, “la tierra pa quien la trabaja” leloarekin.

Lursaila eta herria beti menpean izan zuen Infantadoaren dukearen finka enblematikoaz jabetu ziren arte. Marinaledako lurren jaberik handiena zen, eta bere noblezia-titulua Errege Katolikoen garaietakoa zen.

12 urte lur zati batengatik borrokan. Eta lur zati horrek nekazal kooperatiba bat sortu zuen, bere fabrika propioekin, bere ekoizpena eraldatzeko, lantzeko edo mantentzeko gaitasunarekin, non Marinaledako herritar gehienak 30 urte baino gehiago daramatzan lanean.