Ahotsakide

Egin Zaitez ahotsa.inforen bazkidea 60€ urtean norbanakoa bazara, edo gutxienez 120€ kolektibo edo erakunde bat bazkidetu nahi baduzu.

Hazte socix de Ahotsa.info por 60€ al año si eres una persona individual, o por al menos 120€ si eres un colectivo u organización.

    🔴 Formularioak akatsa ematen badu, mesedez, jarri kontaktuan gurekin ahotsabehardugu@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

    🔴 Si el formulario da error, por favor, ponte en contacto con nosotrxs a traves del email ahotsabehardugu@gmail.com.

    Ahotsa.info-k bazkide kanpaina berri bat jarri du abian proiektu komunikatiboa indartzeko eta bideragarria egiteko. 10 urte baino geihago darama herri mugimenduari ahotsa ematen eta gure herrian dauden bidezko aldarrikapen asko zabaltzen.

    “Zentsura, mezu homogeneo, pilaketa mediatiko eta informazioaren monetarizazio garaietan, hedabide independenteak, herri mailakoak eta km0koak, behekoekin konprometituak euren mezua gorenera eramateko, inoiz baino beharrezkoagoak dira”, dio Ahotsa.inforen komunikatuak.

    Zorionez, Ahotsa.info ez da diskurtso ofiziala apurtzen saiatzen den komunikabide bakarra, ekosistema aberatsa dago Euskal Herrian, baina sare hori ez da sostengatzen ez diru publikoarekin, ez publizitatearekin, ez enpresa handietatik datozen dirutzekin. “Gure komunikazio-proiektuak komunitatean, oinarri sozialean eta jendearengan oinarritzen dira”, gogoratzen da.

    Ahotsa.info herritarren sostenguarekin jaio zen, eta orain bultzada berri bat emateko ordua iritsi da. “Zure laguntza behar dugu: Ahotsa.info-ren komunikazio-proiektuak zure ekarpen ekonomikoa behar du, bazkide egitea, publizitatea egitea… azken batean, Ahotsa.info-k behar duen bultzada berri honetan zure parte hartze aktiboa behar dugu”.

    Eskari ezberdinak egiten dira. Kolektibo edo erakundei bazkide kolaboratiboak izateko gonbidapena luzatzen zaie, hilean gutxienez 10€ ordainduta (120€ urtean). Norbanakoei urtean 60€ ordaintzea eskatzen zaie. Bukatzeko, bizum bidez ekarpen puntualak egin daitezke 12954 kodea jarriz (Mintza Komunikazio elkartea)

    Bestaldetik, Ahotsa.info-n publizitatea egitearekin ere ekarpena egin daitekela gogoratzen da. Hemen kontsulta daitezke publizitate-tarifak.