UDC Arrotxapea igerilekuetako sorosleak greban daude euren lan baldintzak hobetzeko helburuarekin

Hitzarmenaren araberako egutegia eta benetako lanaldia finkatzea eskatzen dute greban dauden langileek. ELA sindikatuak adierazi duenez, greba deitzeko erabakia enpresarekin izandako elkarrizketetan aurrerapausorik eman ez delako hartu dute langileek.

2020-ko azaroak 25

Rotxapeako igerilekuetan sorosle gisa lan egiten duten pertsonak 3 eguneko greba egiten ari dira (azaroaren 24an, 25ean eta 26an), enpresak lan-baldintzak etengabe aldatzen dituelako eta arazo horiek konpontzeko negoziazioetan aurrerapenik ez dagoelako.

Zehazki, hitzarmenaren egutegiari egokitutako urteko lanaldia eskatzen dute, eskubidea duten atseden-denborak errespetatuko dituena, egutegi hori etengabe ez aldatzea, eta benetan egin ohi duten lanaldia aitortu eta finkatzea. Adibide gisa, adierazi behar da azaroaren amaieran ez dutela 2020ko lan-egutegia itxita, eta egutegi hori epaitegietara eramana dagoela.

Greba deitzeko erabakia enpresarekin izandako elkarrizketetan aurrerapausorik eman ez delako hartu dute. Era berean, nabarmendu nahi dute beren aldarrikapenek ez diotela kostu ekonomikorik eragiten gizarteari, baina ezinbestekotzat jotzen dute beren lana baloratzea eta lan-eskubideen errespetuan oinarrituta antolatzea.

Greban dauden pertsonek gatazka behingoz konpontzeko deia egin diote zuzendaritza batzordeari. Era berean, igerilekuko bazkideei, uler dezaten greba ezinbesteko erabakia izan dela dagoen gatazka ikusarazteko eta gatazka horri berehala irtenbidea ematen saiatzeko.

Gehiago