Sunbillan Doneztebeko 52 urteko langile bat hil da laneko istripuan

Sunbillan Doneztebeko 52 urteko langile bat hil da laneko istripu baten ondorioz. Atzo arratsaldeko 16:00 aldera gertatu zen ezbeharra, Añerdi auzoan. Foruzainek ikertzen ari dira istripuaren nondik norakoak. Antza denez, egurra kargatzen ari zela gertatu zen ezbeharra. Honekin, dagoeneko 8 dira Euskal Herrian lan istripuetan hil diren langileak.

2020-ko urtarrilak 23

Istripua gertatu den tokira Foruzaingoaren Trafikoko patruila bat eta Doneztebeko mediku-erizainak ere joan dira. Hildakoaren gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman dute.

Atzo bertan beste langile bat hil zen Olaberrian Acelor enpresan.

Gehiago