Euskararen aldeko apustua D ereduko lerroak irekitzetik haratago doa
Ane Apezetxea Gorrotxategi, Raul Lopez Ekai
STEILAS
2026-ko azaroak 4
Nafarroako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko 2027ko aurrekontuei buruzko akordioari esker, D ereduko lerro berriak irekitzeko asmoak Arroitzen, Deikaztelun, Mendabian, Obanosen, Urrotzen eta Villatuertan balorazio positiboa merezi du, euskarazko eskolatze aukerak zabaltzea eta hezkuntza eredu hori familia gehiagori hurbiltzea dakar eta. Hala ere, akatsa litzateke ikasgela berriak irekitzea eta Nafarroa Garaiko herritarren hizkuntza eskubideen bermea parekatzea.
Gainera, D eredu berrien irekierak bestelako alderdi batzuk mahaigaineratzen ditu. Zenbait herritan, bertako ikasle asko inguruko herrietara joaten da D eredu publikoan ikastera, Garesera, Agoitzera edo Lizarrara adibidez. Adibidez, Deikaztelun bereziki nabarmena da egoera.
En el caso de Mendabia, la oferta de 0-6 años se limita a un centro concertado, mientras que el segundo ciclo de Educación Infantil no se oferta en la red pública. El PSN ha solicitado la apertura de una línea del modelo D de Arroitz, pero parece que se impondría el programa PAI, por lo que tanto en Mendabia como en Arroitz requerimos la retirada del programa PAI, al menos en el modelo D.
Eskolen etorkizunaz ere sakon aritu behar dugu. Konparaziora, Obanosen, D eredua ezartzea erabakiorra izan daiteke eskolaren jarraipena bermatzeko, Mañerun eta Ziraukin gertatu zena ez errepikatzeko, bertako eskolak itxi egin baitziren duela urte batzuk. Demografiaren bilakaera eta jaiotza tasaren beherakada ikastetxe askoren errealitatea aldatzen ari dira, eta hezkuntza eskaintzak herri bakoitzaren eta ingurukoen beharrei erantzun behar die.
Ezin ditugu ahaztu, halaber, eskola jantokia bezalako oinarrizko zerbitzuak; izan ere, ikastetxe horietako batzuek ez dute jantokirik eta hori ezinbestekoa da eskolen jarraipenari eusteko.
Funtsezkoa da beste alderdi bat ere: D eredu berriak abian jartzeko ematen diren baldintzak. Irakasleen egonkortasuna ezinbestekoa da edozein ikastetxetan eta are gehiago eredu berri bat ezartzen den lehen urteetan. Beharrezkoa da plantilla egonkorrak bermatzea eta hezkuntza proiektuak finkatzea ahalbidetuko duten berariazko mekanismoak ezartzea. Era berean, Corellako D ereduaren eskaerak erantzunik gabe jarraitzen du.
Eta irekiera berriez hitz egiten dugun bitartean, ezin dugu bistatik galdu oraindik falta den guztia. Aipatutako akordioan jasotzen da, halaber, aztertuko dela Lanbide Heziketan euskarazko ziklo berriak eskaintzea, baina deus ziurtatu gabe. Kontuan hartu behar dugu oraindik euskarazko eskaintza orokorra oso urria dela eta ez dagoela deus zenbait arlotan eta ikastetxetan, adibidez Lizarran. Beharrezkoa da, baita ere, arte eskoletarako eta kontserbatorioetarako 2018ko itunean jasotako konpromisoa berreskuratzea, bertan diharduten irakasle euskaldunekin euskarazko irakaskuntzarekin hasteko, bai eta NUPen medikuntza bezalako titulazioetan euskarazko eskaintza zabaltzea ere.
Horrek guztiak agerian uzten du arazoa lerro berriak irekitzetik haratago doala. Hezkuntzan, behar dugu euskararen aldeko hizkuntza politika, 0 urtetik unibertsitatera bitartean euskaraz ikasten jarraitzea bermatuko duena, bizilekua eta familien egoera sozioekonomikoa edozein izanda ere.
Todo ello pone de manifiesto que el problema va más allá de la apertura de nuevas líneas. En educación necesitamos una política lingüística a favor del euskera que garantice que se pueda estudiar en dicha lengua desde los 0 años hasta la universidad, independientemente del lugar de residencia y de la situación socioeconómica de las familias.
Hizkuntza eskubideak ezin dira bermatu, enplegu publikoko deialdi askotan euskarak merezimendu gisa baloratu gabe jarraitzen duen bitartean, hezkuntza etapa jakin batzuetan euskararen presentzia mugatzen den bitartean, edo PAI bezalako programek eskola publikoan euskararen garapena baldintzatzen duten bitartean.
STEILASen euskalduntzean erreferentea izango den eskola publiko bat defendatzen dugu. D ereduko lerro berriak irekitzea urrats bat da, baina benetako erronka da euskarazko sare publiko oso, egonkor eta irisgarri bat eraikitzea Nafarroa Garaiko ikasleentzat.
