Isunak Altsasun AHTren egindako zundaketen aurka mobilizatu ziren herritarren kontra

Gutxienez sei pertsona zigortu dituzte 100 euroko isunekin, uda honetan Altsasu herrian egindako zundaketaren aurkako protestetan parte hartzeagatik.

2026-ko azaroak 4

Azken egunotan, AHTaren zundaketen oposiziogileei hainbat isun iristen ari zaizkie. Zehazki, orain arte, gutxienez sei pertsona zigortu dituzte 100 euroko isunekin, uda honetan Altsasu herrian, Iñigo Aritza ikastolatik gertu egindako zundaketaren aurkako protesta-astean parte hartzeagatik. Zundaketa hau Euskal Y-ko AHTaren Nafarroako korridorearekin lotzeko hirugarren alternatibari dagokio, alegia, Ezkiora joateko Aralar parke naturalaren albotik igaroko litzatekeena, Aralarko mendigune karstikoa 20 kilometroko tunel baten bidez zulatuz.

Gogoratuko denez, zundaketa hau uztailaren 27an hasi eta abuztuaren 4ra arte luzatu zen. Lan horiek gau eta egun zaindu zituen Guardia zibilak zein Foruzaingoak, eta lanez galdezka bertaratzen ziren pertsona guztiak identifikatu zituzten. Jarduera horren aurkako gaitzespena berehala antolatu zen: lau egunez jarraian informazio-batzarrak, zundaketa zaintzen zuen polizia-lerrorainoko martxak eta Altsasun barna 400 pertsona inguru bildu zituen manifestazioa egin ziren. Mobilizazio horretan, zundaketa gelditzeko eskatzeaz gain, erantzukizunak eskatu zitzaizkion Javier Ollori (Geroa Bai), Sakana osoan AHTaren alde dagoen udalerri bakarraren alkateari. Zundaketara arteko ibilaldietan tentsio-uneak suertatu ziren, identifikazioak, oldarraldi mehatxuak eta zaintza-droneak zirela eta.

STOP ZUNDAKETAK – AHTRIK EZ! ekimen-ak isun hauen ezarpena eta AHTaren aurkako mugimenduaren kriminalizazioa salatu du eta makro azpiegitura honen aurkako borrokan jarraitzeko deia berresten du. Bestetik,

Gehiago