Sindikatuek neurri eraginkorrak eskatu dituzte langileen kontrako “sarraskia” gelditzeko

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek deitutako elkarretaratzean azken egunotan Nafarroan 3 lagun lan istripuetan hil direla salatu dute, eta beste langile bat Arabako Zanbrana herrian. Heriotza hauek saihesteko neurri eraginkorrak hartu behar direla azpimarratu dute, eta euskal instituzioetan jarri dute neurri horiek hartzeko ardura.