Rider Legea indarrean, betetzen dela zain egonen dela ohartarazi du ELAk

Gaurtik indarrean da Rider Legea deiturikoa. Hemendik aurrera banaketa-enpresetako langileen lana ez da autonomoa izanen, besteren konturako lana baizik. Baina lege honi iruzurra egiten ez zaiola bermatzeko, ELA adi izanen dela ohartarazi du sindikatuak.

2021-ko abuztuak 12

Maiatzan onarturiko ‘Rider’-en legea indarrean da gaurtik aurrera. Banaketa-enpresetako langileen lana ez da autonomoa izanen, besteren konturako lana baizik, eta enpresa batentzat lan egiten duten gainerako langileen berme eta eskubide berberak izan behar dituzte, bai enpresa horrentzat, bai beste edozeinentzat.

ELAk legedia kasu guztietan betetzen dela zainduko duela ohartarazi du, eta “Rider”-en legea eta gainerako lan araudia urratzeari adi egongo dela ere azpimarratu du. Era berean, banaketa-enpresetako langileen kolektiboa animatzen du “beren eskubideak antolatzen eta borrokatzen jarrai dezaten, ez bakarrik besteren konturako langileen egoera aitortuz, baizik eta negoziazio kolektiboaren bidez eta kolektiboa ostalaritzako sektore-hitzarmenetan sartuz”.

Gehiago