“Oso sektore inportantea gara, baina ahaztuak gaude”

Nafarroako Esku Hartze Sozialeko langileek mobilizazio eta greba eguna egin dute gaur. Grebaren jarraipena oso ongi baloratzen du LABek, eta egindako mobilizazioetan parte hartze handia izan da. Sektore honetako langileek lan baldintzak duintzea eskatzen dute "gizarte honetan beharrezkoak" direlako.