Nafarroako zahar egoitzen lehenbiziko hitzarmen sektorialaren aldeko elkarretaratzea, Iruñean

ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek helburu argi batekin kontzentratu dira; Foru Komunitatean zehar 70 zentro baino gehiagotan banatutako 4.500 langile baino gehiagok uste dute ezinbestekoa dela berehala beraien hitzarmen kolektiboaren negoziazioari bultzada bat ematea lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea ahalik eta azkarren hobetzeko.

2021-ko irailak 7

Mobilizatutako sindikatuek diote une honetan, Nafarroan, kudeaketa pribatuko enpresen esku daudela zaintza profesionalizatuak, onura ekonomikoa lehenesten baitute pertsonen zaintzaren gainetik. Beharrezkoa dela eredu publiko, doako eta unibertsal baterantz igarotzea esparru honetan.

Gehiago