Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan langile falta salatu du LABek

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan langileak falta direla ohartarazi du sindikatuak, eta datorren urtean 2021eko eta 2022ko lan deialdi publikoak deialdi bakar batean batzea proposatu du LABek.

2021-ko uztailak 26

Bero garaia heldu da; alerta gorria baso-suteengatik, eta Nafarroako suhiltzaile-parkeak berriz ere minimoen azpitik eta langile gaietan kudeatzeko gaitasunik gabe daude.

Larrialdi zerbitzu bat ezin da egon egunero goizeko 8etan txandaz kanpo dauden suhiltzaileen borondatearen menpe, ez eta arduradunak oporretan edo bajan egotearen menpe ere.

Gurea bezalako zerbitzu batek planifikazioa behar du, eta, horretarako, bi aldeak (Nafarroako Gobernua eta sindikatuak) ados jarri behar gara, egunero parke guztietan gutxieneko segurtasun neurriak beteko direla bermatuko duten mekanismoak bilatzeko.

Nafarroako Suhiltzaileak emandako hitza betetzen ari gara, eta LAB SUHILTZAILEAK horretan saiatu da buru-belarri, baina zalantza handiak ditugu Nafarroako Gobernuak borondaterik ote duen langile faltaren arazoa konpontzeko eta kudeaketa hobetzeko mekanismoak negoziatzeko.

Premiazko neurri gisa, egiteke dauden deialdiak bizkortzea eskatzen dugu. Horretarako, datorren urtearen hasieran 2 deialdi elkartzea proposatzen dugu (2021ekoa eta 2022koa).

Sindikatuen aldetik egiten dugun proposamen hau beste hautapen prozesu batzuk oztopatu gabe bete daiteke, ez du birjartze-tasa arriskuan jartzen, eta irtenbide bakarra da etorkizunean berriz gerta ez dadin uda honetan gertatzen ari dena. Erabakia Javier Remirez lehendakariordearen esku dago, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria eta arduradun nagusia den aldetik.

Datorren urteko baso-suteak itzaltzen hasteko unea orain da. Gero, berandu izango da.

Gehiago