Nafarroako ostalariek diru-laguntzak eskatu dituzte sektorea salbatzeko

Espainiako eta Nafarroako gobernuei ostalaritza salbatzeko neurriak eskatu dizkiete gaur Iruñean SOS Ostalaritza ekimenak deitutako kontzentrazioan bildutako tabernariek. Pandemiari aurre egiteko tabernak itxi behar badira ixteko prest agertu dira, baina sektoreak bizi duen egoera larriaren aurrean diru-laguntzak eskatu dituzte.