Nafarroako adingabeen zentro batzuetan izan diren azken erasoak salatu ditu LABek, eta publifikazioa eskatu du

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur Iruñean, Eskubide Sozialen Departamentuaren ondoan, salatzeko Nafarroako Gobernuak pribatizatu eta azpikontrataturiko adingabeen zentroetan azken asteetan izan diren larritasun handiko gertakariak —langile eta erabiltzaileentzako arrisku handikoak batzuk—. LABek funtsezko gizarte-zerbitzuak publifikatzea eskatzen du, egiturazko prekaritate jarraitua ezabatzeko bidean.

2021-ko ekainak 9

Gertakari larriak izan ziren: bi langile ia bota zituzten eskaileretan behera , gela batean sutea, adingabeen arteko liskarrak tresna ebakitzaileekin, eta, azkenik, segurtasuneko langileen aurkako eraso bat; eraso horren ondorioz, langile batek orkatila, tibia eta peronea hautsita zituen, eta beste langile batek ubelduak eta arnasa hartzeko zailtasunak izan zituen, zapalduta eduki zutelako. LABek bere elkartasunik handiena helarazi nahi die baldintzarik txarrenetan onena ematen ari diren pertsona horiei.

Gehiago