Musika Kontserbatorioko ikaslea: “Eskatzen dugu hau ez geratzea hemen eta borrokarekin jarraitzea”

Nafarroako Musika Kontserbatorioko ikasleak hilabeteak daramatzate hainbat irakasleek egindako eraso matxistak salatzen. Gaur, egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute Kontserbatorioaren aurrean, eta Hezkuntza Departamentuari eskatu diote irakasle horien aurkako auzia arindu dezala, ikasleei lehenbailehen erantzun bat emateko, ez baitakite hemendik aurrera zer gertatuko den.