Zizurrek elkarretaratzea egin du jaietan adingabe batek jasandako sexu-erasoaren aurka

Zizurreko bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur, larunbatetik iganderako goizaldean, herriko jaietan, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko. Eraso Matxisten aurkako Mahaiak deitutako mobilizazioak babesa eta elkartasuna adierazi dio biktimari, eta indarkeria matxistarik gabeko jaiak eta espazio publikoak aldarrikatu ditu.