Atarrabiako Mugimendu Feministak eraso matxista salatu du

Atarrabiako Mugimendu Feministak salatu du joan den astean eraso matxista bat gertatu zela, eta babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan diote erasoa jasan zuen emakumeari. "Nazkatuta, nekatuta eta haserre gaude, eta prest gaude gure herrian gertatzen diren eraso guztiak salatzeko eta erantzukizunak eskatzeko indarkeria matxistaren konplize diren pertsona guztiei, bereziki gizonei, nahikoa da, nazkatuta gaude erasoak jasateaz."