Lizarrako Halloween festan izandako eraso sexista bat salatu dute

Lizarrako mugimendu feministak urriaren 31an, Halloween-eko gauean emakume batek pairatu zuen bortxaketa eta eraso fisikoa salatu du, eta ostiral honetan kalera ateratzeko deia egin dute.

2017-ko azaroak 7

“Mota guztietako erasoak gaitzesten ditugu eta modu guztietako konplizitatea zigortzen dugu”, esan du Lizarrako mugimendu feministak Halloween festan izandako eraso sexista bat salatzerakoan. “Gure askatasuna mugatzen dituzten eraso hauek pairatzeaz nazkatuta gaude”, azpimarratu dute.

“Bortxaketa hau salatzen dugu eta egunero errepikatzen diren eraso sexistak, emakume guztiek sufritzen ditugunak ere”.

Lizarrako mugimendu feministatik euren “babesa eta elkartasuna” helarazi nahi izan diote erasoturiko emakumeari, eta hurrengo ostiralean arratsaldeko 20.00etan Lizarrako Foruen plazan egingo den elkarretaratze isilean parte hartzeko deia egin dute.

Gehiago