Lan istripuak prekarietatea eta patronalaren diru-gosearen ondorio direla salatu dute sindikatuek

2020. urtean Euskal Herrian 66 langile hil dira lan istripuetan. Horietako 10, Nafarroan. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta CGT sindikatuek Nafarroako Gobernuari prebentzio neurriak eskatu dizkiote, eta mutuen eta prebentzio-zerbitzuen publifikatzea, besteak beste.