LABek salatu du CCOOk eta UGTk Ostalaritzaren sektore osoan soldata igoera ez aplikatzea onartu dutela

Ostalaritzako AEHN eta ANAPEH patronalen eskariz, CCOO eta UGT sindikatuek erabaki dute 2021erako hitzarmenean adostutako soldata igoera ez aplikatzea murrizketak dauden bitartean.

2021-ko urtarrilak 25

LAB sindikatutik salatu nahi dugu patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek Ostalaritzako soldatetan %2ko igoera ez egiteko sinatu duten akordioa. Orain arte ez genuen sektorean halako deskuelgerik ikusia; izan ere, galerak dituzten enpresek badut aukera hitzarmena ez aplikatzeko. Baina gaur erabaki dute aldez aurretik akordaturiko igoera ez aplikatzea sektore osoan.

LABek ulertzen du bizi dugun egoera ohiz kanpokoa dela eta, zehazki, Ostalaritzaren sektorea une zailak bizitzen ari dela bere biziraupenerako. Baina ezin dugu ahaztu sektoreko langile gehienak besteren kontura kontratatutako langileak direla, eta martxotik (aldizka edo etengabe) Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedieenteetan sartuta ibili dirla, oso soldata baxuak kobratzen, gehienetan ez baitira osatzen ari.

Gainera, ez zaigu bidezkoa iruditzen 2021eko urtarrilaren erdialdean patronalak bere langileez gogoratzea, martxotik ez baitugu haiengandik ezer jakin. Ezinbesteko ABEEEak onartu dira inolako negoziaziorik gabe, langilei ia jakinarazpenik egin gabe, eta orain bai beraiekin gogoratzen dira, baina soldata igoera kentzeko.

Erantzukizun ariketa bat eginez, LABek mahaian proposamen bat egin du soldata igoeraren deskuelgea onartzeko, baina betiere baldintza batzuen menpe. Ezin baita erabaki langileek soldata-igoera jasotzeari uztea, eta hori ez lotzea enpleguaren bermearekin, edo birjartzeek atzeraeragina izatearekin, edo ABEEEan segitzen duten bitartean opor egunetan edo aparteko lansarietan kalterik ez izatearekin.

Baina baldintza-proposamen hori ez dute onartu. Eta patronalek eta CCOO eta UGTk lansarien tauletan %2ko igoera ez aplikatzeko akordioa adostu dute, Ostalaritzako enpresa guztiek etekinak izanda edo ez. Hau da, krisi hau gehien pairatzen duten langileek diru bat emanen diote patronalari, bermerik gabe, itzulketarik gabe eta kontraprestaziorik gabe.

LABek Ostalaritzarako neurriak defendatzen jarraituko du, betiere sektoreko langileak babesteko badira. Nahikoa da, patronalari ezin zaizkio laguntza gehiago eman baldintza batzuk ezarri gabe. Langileak oso egoera kaskarrean daude eta ezin dute murrizketa gehiago onartu.

Gehiago