LABek langileentzako bermeak izango dituzten pleguak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari esku-hartze sozialeko sektorean
LABek Nafarroako Gobernuak berriki argitaratu eta aldatu dituen baldintza agiriek esku-hartze sozialaren sektorean izango dituzten ondorio larriak salatu ditu: kaleratzeak, kategoriaren degradazioa, Nafarroako Hezitzaileen Eskolan tituludun diren pertsonak hezitzaile-kategorian sartzeko ezintasuna eta hizkuntza- diskriminazioa. Sindikatuak mobilizazioa deitu du datorren abuztuaren 11rako, asteazkena, 11:00etan, Eskubide Sozialen Sailaren aurrean.
2021-ko abuztuak 9
Martxoaren 16an, Nafarroako esku-hartze sozialeko lehen hitzarmenaren batzorde paritarioak, patronalak eta alderdi sozialak, lizitazio berrien aurrean, Nafarroako Autonomiaren eta Pertsonen Garapenaren Agentziari eskatu genion sektorean bi urteko esperientzia duten pertsonak gaitu zitzatela lanean jarraitzeko eta kontratazio berrietan hezitzaile izan ahal izatea sektorean bi urteko esperientzia duten hezitzaile laguntzaileak.
Maiatzaren 6an, sektoreko LABeko ordezkarien eta Nafarroako Autonomiaren eta Pertsonen Garapenaren Agentziako zuzendari kudeatzailearen arteko bileran, jakinarazi genion agentzia horri, ondorio larriak izango zituela adingabeen pleguek integratzaile sozialak hezitzaile gisa ez onartzeak.
Uztailaren 12an, argitaratutako pleguekin, 100 langile baino gehiago kaleratuko zituztela salatu genuen, Eskubide Sozialen Sailean elkarretaratze bat eginez eta zuzendariarekin bilduz. Bilera horretan, sektoreko langileak babesteko beharrezko zuzenketak jasoko zituztela adierazi ziguten.
Ordutik beste behin bildu gara Nafar Gobernuko ordezkariekin eta beste bitan patronalarekin, gure kezka eta eskaerak proposamen ezberdinetan batuz.
Gaur emandako prentsaurrekoan salatu dugu Nafarroako Gobernuak uztailaren 28an argitaratutako adingabeen pleguek eta horien zuzenketek sektoreko langileak kaleratzen jarraitzen dutela, titulazioak lortzeko eta lanpostuei eutsi ahal izateko aldi baterako aukerarik eman gabe jarraitzen dutela, euskara diskriminatzen jarraitzen dutela eta eragozten dutela hezitzaile eskolako integratzaile sozialak, egunen batean, hezitzaile izan ahal izatea.
Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu pleguak geldiarazteko eta plantillak kontuan hartzeko, trantsizio-prozesu ordenatua eta bermeduna ahalbidetzeko, betiere sektoreko langileen eskubideak errespetatuz. Nafarroako gizarte- eta lan- errealitatearekin bat datozen pleguak behar dira, arlo sozialeko titulazio guztiak barne hartzen dituzten diziplina anitzeko taldeak sortuz, esku-hartze eraginkorrerako beharrezkoak baitira.