LABek “Covid Klausula” berriarekiko desadostasuna agertzera animatzen ditu Iruñeko Haur Eskoletako langile kontratudunak

Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak kontratua amaitzeko eskubidea gordetzen duela dioen klausula da hau, beti ere zentru hauek berriz itxi beharra suertatuko balitz. LABeko zerbitzu juridikoak klausula horren legezkotasuna aztertzen ari dira dagoeneko.

2020-ko irailak 21

2020-2021 ikasturte berri honetarako formalizatzen ari diren kontratuetan, Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa “Covid klausula” bat sinatzera behartzen ari da langile berriei. Horrek honakoa jasotzen du: “kontratu hau amaitu ahal izango da COVID-19a dela-eta, Haur Eskolak ixtearen ondorioz, nahiz osasun eta hezkuntza agintariek ezarri ditzaketen neurrien ondorioz sor litezkeen aparteko egoerak daudenean”. Horrek esan nahi du, berriz ere itxialdia –ez du zehazten zer motatakoa– inposatzen badigute, Erakunde Autonomoak bertan behera utzi dezakeela kontratatutako pertsonarekin duen kontratua.

LABen uste sendoa dugu administrazio publikoen lana, are gehiago jasaten ari garena bezalako krisi garaian, langile guztiei bermeak eta lan baldintza seguruak eskaintzea dela. Hala ere, Maya jauna buru duen Udala guztiz kontrako norabidean doa; kontratatutako langileak Covid klausula hau sinatzera derrigortzearekin, segurtasun eta ziurgabetasun handia sortzen du, baita Iruñeko haur eskoletako langileentzako prekarietate are handiagoa ere.

Zentzugabekeria honen aurrean, LABetik kontratatutako pertsonei dei egiten diegu kontratua sinatzerakoan klausula horrekiko euren desadostasuna adieraz dezaten. Era berean, iragarri nahi dugu sindikatuko zerbitzu juridikoak dagoeneko lanean ari direla aipatutako klausularen legezkotasuna aztertzeko.

Gehiago