LAB sindikatuak “akordio bikaina” lortu du Lesakako Andra Mari helduen egoitzako hitzarmena berritzeko

Negoziazio luze eta zail baten ondoren, LAB sindikatuak "akordio bikaina" lortu du Lesakako Andra Mari helduen egoitzako langileentzat, hobekuntza handiak ekarriko dituen hitzarmen kolektibo berri baterako. Hobekuntza ekonomikoak zein eskubide sozialak dakartza.

2021-ko uztailak 16

Hauek nabarmendu dituzte:

– Indarraldiko urte bakoitzerako soldata-igoerak, Nafarroako KPIari lotutako soldata-igoerak ezarriz eta, gutxienez, urte honetarako % 1eko soldata-igoera bermatuz, KPIa negatiboa izan arren, eta % 1,5eko eta % 2ko gutxieneko igoerak 2022. eta 2023. urteetarako, hurrenez hurren.
– Bajak, profesionalak zein arruntak, % 100 kobratzea.
– Antzinatasuna hobetzea.
– Kontratazio berrietarako zegoen soldata-maila bikoitza kentzea.
– Errelebo kontratua, eta langile hura ordezkatzeko lanaldi osorako eta denbora mugagaberako kontratatzeko betebeharra.
– Gaueko lanaren plusa hobetzea.
– Norberaren aukerako egun ordainduak, gehienez 4 egun 2023an.
– Medikuarenera joateko eta bigarren mailarainoko odol edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaideak zaintzeko ordaindutako lizentziak hobetzea.
– Adinekoak zaintzeko eszedentzia 2 urtetik 3ra luzatuko da.
– Kontratazio berrietarako probaldia murriztu da.
– Negoziatzen ari den Nafarroako zahar egoitzen hitzarmenean adostu daitezkeen hobekuntzak
zuzenean aplikatuko direla bermatzen da, etab.

Gehiago