LAB eta CCOO sindikatuek Quesos la Vasco Navarra-n lan hitzarmen duin baten alde manifestazioa deitu dute Olaztin

La Vasco Navarra enpresan gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek larunbata honetan Olaztin eguerdiko 12:00etan egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Manifestazioa Olaztiko plazan hasi eta enpresaren aurrean bukatuko da.

2021-ko ekainak 3

Martxa honekin mobilizazio dinamika bati emango diogu hasiera, larunbatean manifestazioa, eta datorren astean ekainaren 10ean bi orduko lanuzteekin hasiko gara arratsaldeko txandan, ondoren ekainaren 11ean bi orduko lanuztea egingo dugu goizeko eta gaueko txandan. Ekaina osoan zehar lanuzteak deitu ditugu astelehen eta ostegunetarako.

Dinamika honen arrazoia lan hitzarmen duin baten aldeko negoziaketen blokeoari aurre egitea da. La Vasco Navarra enpresa, enpresa errentagarria da, azken hamar urteak irabaziekin amaitu duen enpresa alegia. Esate baterako 2019an, 950.000€ko irabaziak izan zituen. 2019. eta 2018. urteetan 140.000 €ko irabaziak banatu dituzte bazkideen artean. 2020Ko datuak oraindik ez ditugu, baina pandemia garai hauetan lan erritmoak kontutan izaten baditugu eta ABLE bidez eginiko kontratazioen igoera, argi geratzen zaigu egoerak hobe egin duela.

Egoera honetan enpresak erabaki du gure aldarrikapenik ez onartzea, aldarrikapen hauek enpresa batzorde guztiak (LAB 2, CCOO 1, ELA 1 y UGT 1) aurkeztu genituen langileen gehiengoak babestu ostean. Hala ere, ELA eta UGT dinamikatik jauzi izanak atsekabetzen gaitu, hala ere, borrokara gehitzeko ateak zabalik dituzte.

Enpresak azkeneko proposamen bat egin zigun, %1,75eko igoera proposatu zuen soilik nominan hitzarmen estatalari eragiten ziena. Beraz hitzarmen estatalean agertzen ez diren kontzeptuei ez die eragiten proposamenak, are gehiago, kontzeptu hauek absorbitzeko aukera aurreikusten zuen proposamenak. Aurkeztu zituzten beste hobekuntza batzuk, lotuak daude absentismoa edo produktibitatea bezalako kontzeptuei.

Egoera honek uzten duen errealitatea hau da: enpresako langile gehienek 1000€ inguruko soldata netoa dute eta 1770 ordu lan egiten dituzte urtean. Beste alde batetik, hitzarmenaren gainetik kobratzen ari diren pertsonak euren konplementuak absorbitzen direla ikusten dute inongo hobekuntza izango duten espektatibarik gabe.

Langileon eskaeren aurrea, enpresak, enpresa hitzarmenetik erortzea erabaki du eta lan hitzarmen estatala aplikatzen hasi da honek dakarren lan eskubideen kalte guztiarekin.

Enpresak langileak erasotzea erabaki du bere posizioa mantendu asmoz, lan baldintzak kaxkartzen jarraitu nahi du, negozioa ahalik eta gehien esplotatzeko asmoz eta akziodunek euren irabaziak banatzen jarrai dezaten.

Prentsa ohar hau sinatzen dugun sindikatuentzat guztiz onartezina da, langileei eta zonaldeari esker irabaziak dituen enpresa honek aberastasuna modu justuan banatu nahi ez izatea, langileentzat eta zonaldearentzat onuragarri izan daitekeen banaketa. Beraz ohar hau sinatzen dugun sindikatuok borrokarako hautua egiten dugu, enpresaren txantailari aurre egiteko eta langileen lan baldintzak hobetzeko asmoz. Horregatik, langileei ez ezik eskualde osoari dei egiten diegu helburu hauekin egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.

Aldi berean UGT eta ELA sindikatuak euren posizioa berraztertzera eta dinamika honekin bat egitera deitzen ditugu. Batasuna baita langileok dugun tresna garrantzitsuena enpresan bizi den egoerari buelta emateko.

Gehiago