La Unica Peña Sanferminetan izandako eraso sexista baten epaibidean akusazio partikular bezela izanen da

La Única Peñak Iruñeko jakinarazi duenez, 2017ko Sanferminetan bere egoitzan izandako eraso sexista bat epaibidean dago, eta bere burua aurkeztu du akusazio partikularra bezala. Epaileak onartu egin du eskari hau.

2018-ko otsailak 23

Gertaera uztailaren 11an eman ziren, eta erasoa gertatu eta berehala, Peñan zeuden bazkideek Gora Iruñeak, Bortizkeria sexistaren aurkako emakumeen plataforma eta Peñen Federazioarekin elkarlanean sorturiko erasoen aurkako protokoloa martxan jarri zuten. Honi esker, erasoa pairatu zuen emakumea maila pertsonalean eta legalean lagunduta, babestuta eta zainduta egon zen lehenengo unetik bertatik.

Hasierako urratsak eta emakumeak jarritako salaketaren ostean, epaibidea hasi zen eta, eraosturiko emakumean laguntzeko asmoz betiere eta lehen aipatutako kolektiboekin batera lan eginez, La Única Peñak, Batzarrean zabalik dagoen epaibidean akusazio partikular bezela bere burua aurkeztea erabaki zuen, aho batez. Epaileak eskaera onartu zuen.

Ekimen “berritzaile” hau “berdintasunezko jendarte baten aldeko gure eguneroko jardunarekin koherentea dela deritzogu eta gaitz honen aurkako konpromiso handiagoak eta borroka molde berriak ireki” behar direlako gauzatu dute. “Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurrean aldarri ozena osatzea lortu dugu guztion artean. Aldarri hori neurri eraginkor bihurtzeko garaia da”, diote prentsa ohar batean.

Peñaren hitzetan, “eraso sexistek guztion oinarrizko eskubideak urratzen dituzte eta ez dugu gertatzen jarraitzea onartuko, ez “gure etxean” ez eta inongo beste tokitan. Horrexegatik, edozein motatako eraso sexista, homofobo, arrazista eta abar, errotik kentzeko gure esku dauden tresna guztiak erabili eginen ditugu eta besta aske eta parekideak lortuko ditugu”.

Gehiago