Iruñeko komun publikoen garbitzaileek euren lan baldintzak salatzeko mobilizazioekin hasi dira
Iruñeko komunak garbitzen duen Pilar Moreno azpikontrataren langileek , bizi duten egoera saltzeko mobilizazioak egiten ari dira. Pasa den astelehenean, Iruñeko Udaletxearen aurrean elkartu ziren LAB sindikatuaren deialdia jarraituz.
2020-ko abenduak 2
Kontzentrazioan azaldu dutenez, soldatan etengabeko atzerapenak pairatzen dituzte enpresaren insolbentzia dela eta, egutegirik gabe lan egitera behartuak daude, eta ondorioz noiz atseden hartuko duten jakin gabe. Honetaz gain, maiz 7 eguneko lan asteak dituzte, txandaren bikoizketa etb.
Azpimarratu dutenez urteak daramate egoera hau salatzen, bai Udaletxearen aurrean baita ere lan ikuskaritza aurrean, momentuz konponketarik gabe. Are gehiago, nahiz eta kontrataren epea bukatu, Pilar Moreno enpresari automatikoki esleipena luzatu zaio egoeraren jakitun izan arren.
Norabide horretan, egoera konpondu artean kalera ateratzen jarraituko dutela iragarri dute.