Irunberrin izandako azken lan istripu mortala salatu zuten ostiralean “Kapitalismoa hiltzailea” lelopean
Pasa den astelehenean Acciona enpresan hil egin zen langileak Antonio Merino zuen izena, 40 urtekoa. Azpikontrata batentzat lan egiten zuela azpimarratu zuten, eta euren senide eta lagunei doluminak emateaz gain, ostiral arratsaldean Irunberrin elkartutakoek patronalak lan munduan ezartzen duen prekarietatea lan heriotzen atzean dagoela nabarmendu nahi izan zuten. Administrazio publikoari neurriak hartzeko deia egin zioten.
2021-ko martxoak 14
Gehiago
Lizarraldean egiten ari den meategiaren aurkako martxa egin dute asteburuan
ELAk Elaborados Naturales-en lehen enpresa-hitzarmena adostu du, 4 urtean soldaten % 26ko igoerak lortuz
