Ikasleak erasotzea leporatu diote Askatasuna ikastetxeko irakasle bati
2025-ko otsailak 22

Burlatako Askatasuna ikastetxean aritzen den irakaslearen jarrera salatu du Ikasle Abertzaleak. “Bere ikasleak sexualizatzen dituen, eta jada beste ikastetxe batetik erasoak egiteagatik jarritako salaketa baten ondorioz kanporatua izan den irakasle baten presentzia saltu nahi dugu Askatasunan”, esan du IAk.
IAk erasotzaileen inpunitatearen aurka agertu da. “Ezin dugu utzi erasotzaileen inpunitatea normalizatu dadin, eta jarrera zein eraso matxista orori aurre egin behar diogu. Era berean, zuzendaritzaren eta Hezkuntza Departamentuaren borondate eza, arduragabekeria eta gaitasun eza seinalatu beharra daukagu, irakasle honen iragana zein den jakinda ere, klaseak ematen jarraitzea uzten baitiote”.
Irakasleak berehala klaseak emateari uztea exijitzen dute. “Era berean, erasorik gabeko heziguneen alde eta indarkeria matxistarekin amaitzera bidean, Iruñerriko ikasleriari dei egiten diogun martxoaren 13an greba egin eta mobilizatu dadin, 12:00etan Sarasate Pasealekutik.”