Hitzarmen eta lan baldintza duinen aldeko mobilizazioa egin zuten Olaztin La Vasco Navarrako langileek

La Vasco Navarrako enpresa batzordeko gehiengoak, LABek eta CCOOk deituta, 250 bat pertsonek manifestazioa egin zuten Olatzagutiko plaza eta enpresa artean. Enpresa hitzarmena eta lan baldintza duinak aldarrikatu zituzten manifestariek La Vasco Navarrako langileendako.