Garbitzaileek elkarretaratzea egin dute Iruñeko Sarasate Pasealekuko komun publikoetan, ixtea saihesteko

Garbitzaileek elkarretaratzea egin dute gaur, Sarasate pasealekuko komun publikoen aurrean, itxiera planak salatzeko. Elkarretaratzean azaldu dutenez, orain kendu nahi dituzten langileek tratu humanoa ematen diete erabiltzaileei, eta, aldi berean, komun automatikoak baino 10 aldiz pertsona gehiago artatzen dituzte. Horregatik, ixteko saiakera zerbitzu publiko baten aurkako erasotzat jo dute.