Elizondoko Zahar Etxeko langileek grebarekin jarraitzen dute lan hitzarmen duin baten alde

Elizondoko adinekoen egoitzako Francisco Joaquin Iriarte langileak Iruñean elkartu dira gaur Condestable Jauregiaren parean, bertan sindikatuak IDEA Servicios Sociosanitarios enpresaren zuzendaritzarekin bildu direlako. Elizondoko Zahar Etxeko langileak lan baldintzen eta zerbitzu duinaren alde 5 egunetan egin dute greba, eta beste 3 lanuzteak deitu dituzte.

2021-ko ekainak 9

IDEA Servicios Sociosanitarios enpresa ia ez da ezer mugitu
greba hasi zenetik, langileen esanetan, eta legean jasotzeagatik aplikatzera
behartuta dauden puntuak eskaintzen ditu soilik. “Enpresak jarrera
immobilista izaten jarraitzen du negoziaziokoak diren alderdi guztietan, baita
kostu ekonomikorik ez dakartenetan ere. Nabarmentzekoa den gauza bakarra da
enpresak Baztango Udalak egindako bitartekaritza proposamena onartu izana, hau
da, hiru aldeak, enpresa, langileak eta udala, mahai baten inguruan esertzea
akordio bat lortzen saiatzeko”, esan dute langileek. Hori dela eta,
Baztango Udalari eskatu diote bilera hori ahalik eta lasterren martxan jarri
dezala. Bien bitartean, langileek “zaintza-lanak duin bihurtzeko beharra
eta lan-baldintza duinak defendatzen” jarraituko dutela iragarri dute.

Gehiago