ELAk Lan Ikuskaritzan salatu du Azkoiengo TAFAME Centro Logistico enpresako hauteskunde sindikalen manipulazioa

Bere hautagaitza publiko egin zen unetik, enpresak "presioa" egin zuela salatu du sindikatuak, 13 hautagaietatik 11 erretiratzea lortu arte.

2021-ko martxoak 24

ELAk salatzen du gaur Peraltako “Tafame Centro Logístico” enpresan egingo diren hauteskunde sindikalek ez dutela partaidetza-bermerik izango, enpresak esku-hartu baitu emaitza baldintzatzeko.

ELAk joan den urtarrilean hauteskundeak deitu zituen Sindikatura lan-baldintzak hobetzeko asmoarekin etorritako 13 pertsonez osatutako hautagaitzarekin.

Hautagaitzak publiko egin ziren unean, enpresak hautagaitzako 13 pertsonetatik 11 erretiratzea behartu zuen, horrela hautagai zerrenda osoa baliogabetuz. Askatasun sindikalaren aurkako eraso argia da, hautagaitza aurkeztu zuen beste sindikatuko hautagaiek, UGTkoek, ez baitzituzten enpresaren presioak jasan.
Onartezinak dira oinarrizko eskubideen aurkako jarduera hauek, eta horregatik Lan Ikuskaritzaren aurrean salatu da gertatutakoa.

Gehiago