ELAk Iruñeko Udaleko Babes Zibileko zerbitzutik 11 pertsonen kaleratzea salatu du
Iruñeko Udalak 11 pertsona kaleratzea erabaki du, hipotermia kasu baten ondoren norbera babesteko ekipamenduekin hotzaren aurka hornitzeko eskaera egin ostean.
2021-ko otsailak 2
Iruñeko Udaleko langileen batzordean, urtarrilaren 15ean, ELAk adierazi zuen beharrezkoa zela babes zibileko langileei hotzaren aurkako beharrezko norbera babesteko ekipamenduak eta beroki-arropak ematea, langile baten hipotermia kasu baten ondoren. Kontuan izan behar da egunean 8 orduz lan egiten dutela Landabengo azokaren edukiera kontrolatzen, kalean eta hotz-bolada bete-betean momentu hartan. Bilera horretan, Batzordeak Udaleko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuari formalki eskatzea erabaki zuen, eta hori egin zen.
Hala ere, urtarrilaren 26an, Babes Zibileko langileek whatsapp bidez mezu bat jaso zuten zerbitzu horren kontratuak murriztuko zirela jakinarazteko, eta 11 pertsona horien udara arte sinatutako kontratuak bertan behera utzi zituzten inolako justifikaziorik gabe.
ELAk pertsona horien kaleratzea salatzen du. Udaleko gainerako langileek baino baldintza kaskarragoetan lan egiten duen kolektiboa da gainera. Guztiz kritikagarria da Iruñeko Udalaren mendeku-jarrera, EPI egokiak eskatzeagatik bakarrik kaleratzeak egin baititu.