BBVAk aurreikusitako kaleratzeak arbuiatzeko greba deitu dute langileek Euskal Herrian, Galizan eta Katalunian

BBVAk banketxeak enplegu-erregulazioko espediente bat aurkeztu du Estatu espainolean 3.798 langile kaleratzeko, eta Katalunian, Galizan eta Euskal Herrian greba deitu dute sindikatu batzuek maiatzaren 26an. Hego Euskal Herrian ELA, LAB eta CGTk egiten dute greba deialdia, eta Iruñean BBVAk Gaztelu Plazan duen bulegoaren aurrean elkartuko dira langileak eguerdiko 12.00etan.

2021-ko maiatzak 20

Idatzi hau sinatzen dugun sindikatuok, kaleratzeen mehatxuaren aurkako jarrera irmoa erakutsi dugu mahaian eta langile guztien mobilizazioak bultzatu ditugu. Orain, enpresak nahi dituen kaleratze guztiak geldiarazteko premiaz ados gaude, eta langileei daukagun armarik onenarekin erantzun dezagun dei egin nahi dizuegu: GREBAREKIN.
Gure ustez, dagoen haserre kolektiboa erakustea beharrezkoa da eta kaleratze guztiei aurre egiten ez badiegu baliteke berandu izatea, ezin dugu gehiago itxaron. Orain erantzuten ez ba- dugu, kaleratze behartuak eta geratzen garenen lan-baldintzak funtsean aldatzea emango da, beste finantza-erakunde batzuetan gertatu den bezala, eta hau EZIN DUGU ONARTU.

Benetako eskandalua da BBVAk milaka milioi etekin lortzen jarraitzen duen bitartean, akziodunen Batzarrean horretaz harro egotea eta errentagarritasunean, bezero-igoeran eta abarretan buru izateaz harro, gainera, goi-zuzendaritzak eskandaluzko soldatak eta pentsioak kobratzen dituela, langileentzako kaleratze masiboak planteatzea.

GREBA deituta dago dagoeneko, bai Kataluniarako maiatzaren 25 eta 26rako, eta baita Galiza eta Euskal Herrirako ere, maiatzaren 26rako. Hilaren 26an denak bat etorrarazi nahi ditugu, enpresari inor ez kaleratzera eta borondatezko irteerak negoziatzera behartzeko, orain arte aurre- erretiroen bidez egin izan den bezala, behar izanez gero, sartzeko urte kopurua luzatuz.

Enplegu-erregulazioko espedienteak batez ere Kataluniako sarean du eragina, baina guztiei eragiten digu. Gatazka zabaldu behar dugu, langileen erantzun masiboak bakarrik behartu dezake Bankua zuzentzera eta kaleratze Kolektiboaren bidea uztera.

Galiza eta Euskal Herrian maiatzaren 26an eta, hilaren 25 eta 26an, Katalunian greba-deialdia egitea, kaleratzeen mehatxu horri merezi duen erantzuna emateko erabaki dugu. Deialdi irekia da, eta datozen egunetan ere babesa lortzen jarraitzea espero dugu.

Birmoldaketaren kontra eta Gobernu Zentralari jarduteko eskatzeko, banketxeetako langile guztien batasun sektoriala defendatzen dugu, ,milioi askoko irabaziak dituzten enpresetan EREak ahalbidetzen dituzten lan-erreformak indargabetzen hasita, balizko kartel bat ote dagoen ikertuz eta herritarrek finantza-zerbitzuetarako dituzten eskubideak bermatuz.

BBVAk enplegu-erregulazioko txosten basati bat ezarri nahi du, milaka lankide kaleratu nahi ditu, eta horrek langile guztien erantzun irmoa eskatzera garamatza, baita deialdiei ahalik eta babes handiena emateko beharra ere.

Gehiago