Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernua zuzendu du berriro, UGTri 6 ordezkari gehiago eman nahi izan zizkiolako
Estatuko Administrazioan ACAIPekin koalizioan aukeratutako pertsonak ezin dira UGTko ordezkari gisa zenbatu, ELAk irabazitako epaiaren arabera. Sindikatuaren ustez Nafarroan hauteskunde sindikalak "ez direla enpresetan bakarrik irabazi behar, baita auzitegietan ere, Gobernuek sindikatu batzuei ez diezaieten oparitu langile klaseak botoarekin ematen ez diena".
2021-ko urriak 19
Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio ELAri Nafarroako Estatuko Administrazioko Langileen Batzorderako hauteskundeetan UGTri 6 ordezkari sindikal esleitu izana baliogabetzen duen epai batean (2019ko ekainaren 19a). Hauteskunde horietan, UGT ACAIP sindikatu korporatiboarekin koalizioan aurkeztu zen, eta 6 ordezkari lortu zituzten, CCOOko 5 ordezkari eta ELAko 4 (gainerako sei ordezkariak beste sindikatuetarako izan ziren).
Lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuaren Lan Departamentuak, ELAk ohartarazi arren, 6 ordezkari horiek UGTri eman zizkion (eta horrela zenbatu zituen hauteskunde sindikalen balantze orokorrean).
Hala ere, ELAren inpugnazioak lortu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Gobernuari zuzentzea eta 6 delegatu horiek ‘besteak’ epigrafean konputatzera behartzea, eta ez UGT bezala (horrela egiten da hauteskunde sindikaletako koalizioekin). Orain, Auzitegi Gorenak epai hori berretsi du eta arrazoia eman dio ELAri.
Beste behin ere frogatzen da Nafarroan hauteskunde sindikalak ez direla enpresetan bakarrik irabazi behar, baita auzitegietan ere, Gobernuek sindikatu batzuei ez diezaieten oparitu langile klaseak botoarekin ematen ez diena.