ELAk ez du begi onz ikusten Esku-hartze Sozialeko Hitzarmena “hainbat kolektibo bere aplikazio-eremutik kanpo” uzten duelako

ELAren hitzetan "aplikazio-eremutik kanpo geratu dira 400 pertsona inguru". Gizarteratzea eta laneratzea, eta garapenerako lankidetzan eta laguntzan aritzen diren kolektiboak eta droga-mendekotasunari arreta ematen diotenak.

2020-ko abenduak 24

Lehenik eta behin, ELAk azpimarratu nahi du sektore horretan lan egiten duten pertsonak ezinbesteko lana egiten ari direla, eta lan horren gizarte-ekarpena erakusten ari dela pairatzen ari garen egungo osasun-krisian. Kolektibo horrek baldintza guztiz eskasak ditu, eta pertsonen bazterkeria- eta kalteberatasun-arazoei aurre egiten diete, hamar urte baino gehiago izoztuta daramaten soldatekin herritarren funtsezko beharrak asetzen baitituzte. Horregatik guztiagatik, ELAk uste du beharrezkoa dela sektore horretako lan-baldintzak duintzea, eta, hori egin ahal izateko, uste dugu oso urrats garrantzitsua litzatekeela sektore osorako edukiak dituen hitzarmen sektorial bat negoziatzea eta adostea Nafarroan.

ELArentzat oso larria da Nafarroako Gobernuak 10 milioi euroko aurrekontu-partida bat izatea lehen sektoreko hitzarmenerako, baldin eta patronalak eta sindikatu sinatzaileek erabaki badute sektoreko langileen % 20 aplikaziotik kanpo uztea honako esparru hauetan lan egiten dutenak: gizarteratzea eta laneratzea, garapenerako lankidetzan eta laguntzan aritzen diren taldeak, droga-mendekotasunari arreta ematen diotenak eta aurrekontu-partida hori baldintzatu ez dutenak. Lan-kontratuko langile guztiak.

Azkenik, ELAk sektoreko langileak lantokietan antolatzen jarraitzeko eskatu die, hori izango baita lan-baldintzak hobetzen jarraitzeko bermerik onena, eta, bereziki, lehen hitzarmen honen aplikazio-eremutik kanpo geratu diren kolektiboak.

Gehiago