ACCUAE enpresan langile baten kaleratzean jazarpen sindikala izan dela salatu du ELAk

ELA sindikatuko hainbat ordezkari eta milatenteek elkarretaratzea egin dute ACCUAE Servicios Integrales enpresaren aurrean, langile baten kaleratzea salatu eta lanera itzul dadin exijitzeko.

2020-ko azaroak 26

Garbiketa sektorean bizi den errealitatearen ispilua da gaur azaleratutakoa, emakumeak gehiengoa diren sektore prekarizatua da, non enpresek euren irabaziak langileen eskubideak eta baldintzak zapalduz defendatzen dituzten. ACCUAE Servicios Integrales enpresak prekarietatea eta miseriazko lan-baldintzak ezartzen dizkie bere langileei, eta lan-baldintza duinak izateagatik borrokatzeagatik eta kontratua erregularizatzea eskatu duen langilea kaleratu du.

ELAk elkarretaratzea egin du enpresaren aurrean, jasanezina den egoera hau salatu eta langilea berriz ere lanera bueltatzeko eskatzeko. Kaleratutako langileak hainbat ordezkari eta militanteen babesa jaso du, eta berriro bere postura bueltatu arte borrokan jarraitzeko konpromisoa ere.

Gehiago