Espetxe politika honekin behingoz amaitzea eskatu dute milaka pertsonek Bilbon eta Baionan

80.000 lagun baino gehiago atera dira gaur kalera, Bilbon eta Baionan, "eskatzen espetxeetako onuren kudeaketan diskriminaziorik ez izatea, presoak Euskal Herrira hurbiltzea, gaixotasun larriak dituztenak eta adineko presoak askatzea, graduz aldatzeko aukera izatea, kondena bidegabeak berrikustea".