Manifestazio jendetsua Lizarran, UPNk txosnen kokapenaren inguruan jarritako debekuaren aurka

Festagirok eta Lizarrako Txosnakek deitutako manifestazioak salatu egin zuen UPNk txosnak San Benitoko lorategietara eramateko hartu duen erabakia. Manifestazioaren ostean, gazte asko Lizarrako alde zaharreko kaleetan bildu ziren, "Bajadica del Puy" ko agintarien zain. "Diario de Navarra" egunkariaren arabera, kaleen blokeoaz ohartarazten zuten polizia-txostenen aurrean, alkateak eta UPNko eta PPko zinegotziek ohiko jaitsiera oinez ez egitea erabaki zuten. "