Donibaneko Inauteriak auzoko jaietako txupinazoa bota du

Maiordomoen, kilikien, erraldoi gaiteroen eta fanfarreen desfilea 6etan atera da San Juan Xarretik, auzoko kaleak zeharkatuz eta alaituz, Jai Gunea dagoen ibarrera iristeko. Joan den urtean jaiotako haur guztiei ongietorria eman zaie eta euren lehenengo jaiez gozatuko dute. Txupinazoa Donibaneko Inauteriak bota du, duela berrogeita hamar urte hasi zirelako auzoan inauteri tradizionalak ospatzen.