Jai trans-feminista, anti-arrazista, euskaldun eta antikapitalistetan parte hartzeko deia egin du Mendillorriko Agerraldi Feministak

Jaiei hasiera emateko ordu gutxi falta direnean, Agerraldi Feminista batek gogorarazi nahi izan du duela bost urte berraktibatu zela jaietako protokolo feminista, prebentzioaren garrantziaz hausnartuta eta bere indarrak programazio feministan murgilduz. Baina aurten eskaera zehatz batekin datoz: gizonei eskatu diete erasorik ez egiteko eta denenak diren espazioak ez okupatzeko. Halaber, pertsona zuriak beren pribilegioez jabetu daitezen eta arrazakeriaren aurkako borrokan jarrera irmoa har dezaten eskatu dute. Amaitzeko, honakoa gaineratu dute: "Mendillorri auzo antolatua da. Jarrai dezagun aliantza feministak eraikitzen eta autodefentsa feminista gauzatzen. Jarrai dezagun pertsona guztientzako gozamen-guneak sortzen. Egin bat jai trans-feminista, anti-arrazista, euskaldun eta antikapitalistekin! "