Ezkabarten izandako eraso sexista salatu dute

2024-ko urriak 18

Ezkabarteko talde feministak, asteburu honetan bailaran izandako eraso sexista baten salaketa publikoa egin du. Adierazi dutenez “edozein motako sexu-erasoa gaitzesten dugu, oinarrizko eskubide eta askatasunen urraketa larria dakartelako”.”, eta gehitu dute jarrera hauek “gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eza agerian uzten” dutela.

Herritarrei mota guztietako eraso sexistak gaitzesko deia egiten diete “eraso matxisten aurkako borroka guztion erantzunkizuna baita”. Haien iritziz, hori da gizartean emakumeen aurkako indarkeria desagerrazteko modua.

Erasotutako pertsonari eta bere familiari elkartasuna eta babesa agertu diete. “Ez dugu etsiko eta lanean jarraituko dugu emakume guztiontzako gizarte seguru eta libre bat lortzeko”.

Gehiago