Uharteko bizilagun ugarik gaitzetsi dute joan den asteartean gertaturiko sexu erasoa

Andre Mari Emakume Elkarteak deiturik, astelehen arratsaldean egin zen elkarretaratzea erasoa gaitzesteko hala nola biktimari eta bere familiari elkartasuna adierazteko.

2015-ko ekainak 10

Uharteko Donibane Plazan egin zen Andra Mari Emakume Elkarteak deituriko elkarretaratze jendetsua. Uharteko bizilagunek salatu egin zuten bertako emakume  batek pairatutako eraso larria eta aldarrikatu zuten “halakorik ez dadila berriz gerta”. Joan den asteko asteartean gertatu zen erasoa. Biktimak  jarritako salaketaren ondorioz epaileak urruntze agindua sinatu zuen, baina erasotzaileak aske jarraitzen du.

Gehiago