Lan istripuak prekarietatearen ondorio direla eta Gobernuak neurriak hartu behar dituela esan dute sindikatuek

Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean elkartu dira gaur ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuak iragan astean Soraurenen gertatu zen lan istripu mortala salatzeko. Prekarietateak eragindako lan istripuak direla ohartarazi dute eta Gobernuari neurriak hartzeko deia egin diote sindikatuek.