Maravillas Herriarena!

Pasaden larunbatean, Nafar Gobernuak Gaztetxearen aurkako hustutze agindua gelditzea erabaki duelaren berri izan ginen. Aldi berean, momentuz gune autogestionatuen eskaera bide errepresibotik bideratzeko era itxitz. Honen fruitu, gaiarekiko zenbait gogoeta eta kontsiderazio helarazi nahi dizkizuegu.

Maravillas Gaztetxea

2018-ko abuztuak 22

Lehenik eta behin, era batean edo bestean proiektu hau zutik jarraitzen lagundu duten pertsona eta kolektiboei eskerrak eman nahi dizkiegu, Alde Zaharreko bizilagunei bereziki. Gure esker beroenak zuentzako dira. Aupa zuek! 

Bestalde, lerro hauek mezu ozen eta argi bat plazaratzeko aprobetxatu nahi ditugu: borroka da bide bakarra.
Kontsigna hau gure buruan betiko gogoan geratu dezagun, izan ere, borroka eta konpromezurik gabe inoiz ezingo ditugu gure helburuak erdietsi.
Inposizio, explotazio eta gezurraren gainean eraikitako injustizia, determinazio eta erreblediarik gabe ezin izango dugu erautsi. Irakaspen hau azken hilabete hauek pasatu ahala baieztatu ahal izan dugu, non adore eta determinazioz Nafar Gobernuari konkista herrikoi bat lortu dugun: espazio abandonatu baten kolektibizazioa eta Alde Zaharreko auzoari bere irekiera. Anitz borondateen baturak eta ezberdinen arteko sinergiak sortzeko gahitasunak ezinbestekoak izan dira. Gure helburuak erdietsi ahal izateko beharrezkoak genituen indarrak lortzen eta gure borroka bermatzen lagundu digute. 

Maravillas Gaztetxea jaio zenetik, autogestioa espazio honen gainean eraikia izan den pilare funtseskoenetariko bat izan da. Gaztetxeari 11 hilabete hauetan eraikitako proiektu guztiak zimendu hauen gainean sortu dira: herri palestra, elkartasun elikagai bankua, zinema, biblioteka, taberna, grabaketa estudioa, eta oraindik egiteke dauden eta abar luze bat. Honengatik guztiagatik, espazio hau ezin leike autogestioa gabe ulertu. Honengatik guztiagatik, Maravillas Gaztetxea bakarrik autogestioaren bitartez Herri eta Gazte Mugimenduentzako tresna baliagarria izango dela ulertzen dugu. Eta inoiz ez diogu honi uko egingo. 

Hau guztiagatik eta gehiago ez luzatzearren, pertsona berezi bati hitz batzuk eskeini nahi dizkiogu. Zuri, Josefina Lamberto, aunitz esker bakarrik emakume langile eta borrokalari batek baino ez eduki dezakeen ausardia eta kemena transmititzeagatik. Aunitz esker amets hiltzaileek amorruz eta gogoz goizeko ordu txikitan gure aurka jo zutenean gure alde egiteagatik. Zuri, Josefina, memoriaren, Larragako Loretxoaren grina bizirik mantentzen erakusteagatik. 

Amapola del camino, te seguiremos a donde vayas.

Borroka da bide bakarra!
Maravillas Herriarena!

Gehiago