Arrosadiko Larrosa guneak ateak ireki ditu auzoa eraldatzeko asmoarekin

Arrosadian bada espazio berri bat, auzoko herri mugimenduari eta bizilagunei antolatzeko eta bere jarduerak egiteko aukera emateko. Larrosa du izena, Albeniz kalean kokatzen da eta atzo bertan ireki zituen ateak, auzoko jai herrikoien atarian.