Muskerra hustearen aurkako manifestazioa

Muskerrak erasotzat jo du joan den osteguneko hustea, eraikinaren jabeak jarritako salaketaren ondoren. Azpimarratu dute lokalak 8 urte zeramatzala abandonatuta eta erabilerarik gabe, gimnasio komunitarioaren balioa aldarrikatzen dute doako espazio asanbleario gisa, auzolanean oinarritua. Proiektu autogestionatuen aurkako horrelako neurriak gelditzea eskatzen dute eta bizilagunak kalean mobilizatzera deitzen dituzte.