BDZk bultzada berri bat eman nahi dio Israeli boikot kanpainari

BDZtik ziurtatu dute Israelek giza eskubideak betetzen ez dituen bitartean, boikot kanpaina martxan jarraituko duela. Beraz, BDZ siglek dioten bezala, kanpaina honetan boikota, desinbertsioa eta zigorra ezartzen jarraituko zaizkio Israeli. Orain, kanpainari bultzada berri bat emateko, herritarrek parte hartzeko deia zabaldu dute, boikotaren oinarriak eta arrazoiak azalduz eta egunerokotasunean kontsumitzen diren produktu zehatz batzuen adibideak erakutsiz.