Askapena, 30 urte internazionalismoa landuz

Askapenak 30 urte bete ditu eta urriaren 7an Berriozarren ospatuko du urtemuga hau egun osoko egitarau batekin. Denbora guzti honetan, askok izan dira antolakunde internazionalista honetan parte hartu izan dutenak, eta askoz geihago euren brigada internazionalistekin munduko herrialde ezberdinetara joan direnak. Horietako 3 emakumeekin egoteko aukera izan dugu Askapenaren ibilbideaz eta erronkaz hitz egiteko.